Normas de uso
Jai-Alai Pilotalekua eta Padel Kantxa
Jai-Alai Pilotalekua eta Padel kantxa zabalik egongo da astelehenetik igandera, goizeko 8:30etatik gaueko 22:30etara. Erreserba egiteko, sistemako erabiltzaile bezala erregistratu behar da. NAN zenbakia eta sakelako telefono zenbaki bat (erreserben baieztapena SMSz jasotzeko) eman behar dira erregistratzeko.
Indarrean dagoen Udal Ordenantzaren arabera, tarifak:
Instalazioa | Erroldatuak | Ez erroldatuak |
---|---|---|
Jai-Alai Pilotalekua | 10€ | 10€ |
Padel Pista - Urteko abonua | 30€ | 40€ |
Abonatuentzako tarifa (ordu 1 erabiltzeagatik) | 5€ | 7€ |
Ez abonatuak | 9€ | 9€ |
Pistako argiaren kontsumo-ordua | 3€ | 3€ |
Padel Pistako Abonatuak
Padel Pistako abonatu egiteko prozedura telematikoa da, udal erregistro bidez.
Oharra: Urteko bonoaz urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako epea ulertzen da.
Behin abonua eginda Herritar Txartela Goñi Portal Kultur Etxean jaso beharko da. Txartela berrerabili ahal izango da eta pertsonalizatua dago.
Jai-Alai Pilotalekuko eta Padel Pistetako Erreserbak
- Erabiltzaile bakoitzak ordu bat erreserbatu ahal izango du astean.
- Ezin dira erreserbak aldatu, ez eta ezeztatu.
- Bi modu daude ordaintzeko: Paypal eta kreditu txartela (ordainketa pasabide baten bitartez).
- Ordaindutakoan, erabiltzaileak SMSz jasoko du kantxa erreserbatu izanaren ziurtagiria.
- Behin erreserba eginda Herritar Txartela Goñi Portal Kultur Etxean jaso beharko da. Txartela berrerabili ahal izango da eta pertsonalizatua dago.
Erabilera Arauak
- Kirol instalazioa erabiltzeko derrigorrezkoa da oinetako eta tresna egokiak erabiltzea, eta arau hauek errespetatzea:
- Kantxari dagokion erabilpena eman behar zaio eta ezin da baimendu gabeko beste kirolik egin.
- Debekatuta dago kantxa alokatzea klase partikularrak emateko, eta inork ezin du sartu padela erakusteko material saskirik, klubeko begiraleek izan ezik.
- Debekatuta dago:
- Kantxetan erre eta jatea.
- Jolasean aritzea baloi edo antzekoekin, bizikletekin, patineteekin, eta abarrekin.
- Instalazioetako beste erabiltzaileei enbarazu egin diezaiekeen ezer egitea.
- Barrura sartzea ebaki dezaketen objektuak edo, oro har, osagai arriskutsuak izan ditzaketenak (botilak, edalontziak, e.a.).
- Udalak bakarrik alda dezake padel kantxako sarearen altuera edota tentsioa.
- Padel kantxetan padel palekin bakarrik jokatu ahal izango da.
- Materiala eta ekipamendua behar bezala erabiliko dira. Kalteren bat eragiten bazaie erabilpen desegokia emateagatik, kaltea eragin duenak ordainduko du.